Honako material hauek jarri ditugu zuren eskura, hezkuntzarako eskubidea bermatzeak duen garrantziaz sentsibilizatzeko eta kontzientziatzeko.
Egizu klik haietako bakoitzean, unitate didaktikoak deskargatzeko eta lantzeko.
Nazioarteko koalizio bat da, 2000. urtean sortua, herritarrak sentsibilizatzeko eta mobilizatzeko, Hezkuntzarako Eskubidearen bozemaile eta ekintzaile izan daitezen, eta ordezkari politikoengan eragin dezaten, politikariek hezkuntzarako eskubidearekin hartuak dituzten konpromisoak bete ditzaten.
GKEk, hezkuntza-sindikatuak, ikastetxeak eta era askotako gizarte mugimenduak dira kide, eta denok ekinean ari gara Estatuek sinatutako nazioarteko konpromisoak osorik bete daitezela aldarrikatzeko, jende guztiak kalitateko hezkuntza jasotzeko modua izan dezala bermatze aldera. Horrez gain, CMEko kide dira irakaskuntza arloko hamaika erakunde eta sindikatu: Alboan Fundazioa, CCOO irakaskuntza, Plena Inclusión España, FERE Ikastetxe Katolikoak, UGT FETE irakaskuntza, Fundación para una Cultura de Paz, Intered, Proyecto Solidario por la Infancia Fundazioa, SCOUT Federazioa, Exploradores de España ASDE eta Confederación Intersindical STES.
Kanpainaren bidez, jakin, hausnartu, zalantzan jarri eta geure burua aktibatu nahi dugu genero-desberdinkeriazko egoerei aurre egiteko, eta herritartasun globalerako hezkuntza lehenesteko, hark eraldakuntzarako eta gizarte bidezko eta ekitatiboagoa eraikitzeko duen ahalmenaren balioa nabarmenduz.